Ombuaren itzala

EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza “Ombuaren Itzala” filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasunen artean, aurrera goaz proiektuarekin, Pedro Mari Otañok (bizitza eta obra), ahanzturatik aldenduz, geure memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan. Hori da gure nahia, Euskal Herrian zein Argentinan.

Sinestuta gaude proiektua aurrera atera daitekeela euskaldungoaren laguntzari esker. Horrela izan zen Otañoren garaian; berdintsu pasa den mendeko 60ko hamarkadan gertatutako berpizkunde kulturalean; eta halaxe jarraitzen dugu gaur egun ere. Herrigintzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe.