Kontuak

Kaixo auzolankideok!

Mezu honekin adierazi nahi dizuegu auzolanaren azken txanpan sartu garela. Beraz, une aproposa dugu berri batzuk azaltzeko, guztiok jakinean egon zaitezten gure kontabilitateari buruz. Hasteko erran behar da pandemiak kalte dezente egin digula, eta horren ondorioz,  gure egutegiari begira, apur bat atzeraturik gabiltzala. Gutxi gora-behera kurtso bateko atzerapenarekin. Bainan, tira, erran bezela auzolanaren azken txanpan gaude, eta kurtso berri hau amaitu aurretik “Ombuaren Itzala” grabatzen hasiak izanen garela ziurtatzen dizuegu.

Egia erran, jada hasi gintezke Argentinako grabazio lanetan, nahiko dirua jasoa daukagu hangoa errodatzeko (aurrekontuaren 40%), bainan zihurtasunez jokatu nahi dugunez, eskuak ez harrapatzeko, apur bat itxarotea erabaki dugu, aurrekontuaren 70% inguru zihurtatu arte.

Orain, pandemiaren une larrienak gainditu ditugunez, berriro buru-belarri gabiltza aurkezpen berriak prestatzen han-hemenka, eta sarrera tako berriak banatzen, noski. Jada, hirutik bi bananduak ditugu, eta porzentai berdintsuan gaude inplikatu nahi genituen udaletxeen kopuruan. Beraz, kurtso hau amaitu aurretik gure plangintza betetzeko gai izanen gara.
Mezu honekin aprobetxatu nahi dugu ere dei berezi bat egiteko auzolankide guztiei. Urriaren 8an bete ziren bi urte auzolanaren aurkezpen nazionala Zizurkilen egin genuenetik, eta datorren azaroaren 22an beteko dira bertze bi Urretxu-Zumarragan egindako lehen hitzaldiaz. Bi herri hoietan jarri genituen salgai lehen sarrera takoak eta, erran bezela, hogeita hamar milatik, hogei mila inguru banandu ditugu Euskal Herrian zehar. Gutxi batzuk sarrera guztiak saldu dituzte, eta dirua auzolanaren kutxara bideratu ere bai, bainan bertze askok ez, eta heldu da unea orain arte saldutakoen diru hori auzolanaren kontu korrentean sartzeko:

Laboral Kutxa: ES84 3035 0120 9212 0001 4781

Gabonetako oporren aurretik komeni zaigu salmenten dirua Kutxan eguneratzea, zeren momentu horretan eginen baitugu lehen balentze orokorra, zehazki jakiteko gure kontabilitatea zenbatera iristen den. Beraz, eskertuko nizueke ez itxarotea sarrera guztiak saldu arte dirua kontu korrentean sartzeko. Horrela lapurren tentazioak ere baztertzen ditugu, ez gaitzala berriro gerta Altsasuko Iortia Kultur Etxean bezela, norbait gauez sartu egoitzara eta kajoi batean zeuden hamazazpi sarreren dirua lapurtu.  

Milesker zuen arretagatik.