EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza “Ombuaren Itzala” filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasunen artean, aurrera goaz proiektuarekin, Pedro Mari Otañok (bizitza eta obra), ahanzturatik aldenduz, geure memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan. Hori da gure nahia, Euskal Herrian zein Argentinan.
Sinestuta gaude proiektua aurrera atera daitekeela euskaldungoaren laguntzari esker. Horrela izan zen Otañoren garaian; berdintsu pasa den mendeko 60ko hamarkadan gertatutako berpizkunde kulturalean; eta halaxe jarraitzen dugu gaur egun ere. Herrigintzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe.
Izan ere, “Ombuaren Itzala”-ren finantziazioa segurtatze aldera egindako lehenengo saioan, herri-oinarri eta oihartzun “mugatuegiko” proiektutzat joa izan zen instantzia haietan. Horrek eraman gaitu filmaren abiapuntua oinarrizkoa den auzolanean kokatzera, Otañok maite izango zukeen bere herri-ekimenaren izaera frogateaz gain, filma egin ahal izateko laguntza ezinago egokia izango litzatekeelako. Euskal Herritik Argentinaraino zabaldu nahi dugun auzolanaren bidez.
Honetaz gero jada, Otañoren itzalak elkartzen ditu berriro bi lurraldeak. Horrela, bidaide ditugu bertso-munduko jendea, ikastolarena, zenbait kultur-elkarterena… Argentinan ere, hor dugu FEVA, Euskal Etxeen Federakuntza… Lana bada, baina denon artean lortu dezakegu filma amaituta egotea datorren urtean, Otaño hil zela betetzen diren 111. urte simbolikoan.
Azkenik, partaide-laguntzaile izango diren guztiei aldez aurretiko esker ona adieraztearekin batera, azpimarratu aitorpen berezi bat isladatuta geldituko dela filmaren kreditoetan, auzolanean bildu partaideak ezinbestekoak baitira, bai filma egin ahal izateko, baita Pedro Mari Otañori legokiokeen herri-ekintzan oinarritua izan dadin ere.
Patxi Bisquert
Ama euskerak hau esan zidan
jarririk begi alaiak.
Horregatikan nakar honera
berari lagundu nahiak.
Gutxi nezake, oso txikiak
dira nik dauzkadan gaiak,
bainan pozkiroz egingo ditut
gauak, egun, aste, jaiak;
leku pixka bat Euskal Herrian
eskatzeizuet anaiak.