Ombuaren Itzala

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarren aldeko luzemetraia egiteko auzolana

Egin ekarpena kontu korronte honetan:
ES84 3035 0120 9212 0001 4781
EGUZKI ART ZINEMA

Edo BIZUM bitartez:
662 529 455

Mezenazgo kulturalaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin
(+34) 687 841 313 – pmirenabisquert@hotmail.es

Pello Mari Otañori buruz

“Euskara bizi bada, Otañoren bertsoak ere biziko dira”

Koldo Izagirre

Idazlea

“Ongi irabazia du letretan daukan lekua. Bertsolaririk handienen artera jasoa dago, inoizko handiena ere bada askorentzat; bertsolariek modernotasunaren eredutzat hartu izan dute beti. Xabier Lete edo Josanton Artze bezelako poetek eta kantariek ere haren bertsoak kantatu eta errezitatu zituzten.

Pedro Mari Otaño beti izango da aipagarri gure kulturan. Merezi duen ikusgarritasuna ematera dator filma hau.”

Xabier Amuriza

Bertsolari eta idazlea

“Figurarik ‘beneratuena’ izatea ez da nik entzun izan dudan zerbait bakarra, nire bizitza guztian egiaztatu dudana baizik. Bai bertsozaleak, bai bertsolariak, bai, orohar, euskaldunak ere, benerazio horrekin hizketan entzun izan ditut beti Pedro Mari Otañoz. Aipatu benerazioa harrigarriago egin zitzaidan gero, bere bizitza ezagutu nuenean. Otaño, ideologiaz, liberala baitzen, kasu bakana eta nahiko harrigarria, haren garaian zebilen bertso tradizioan. Halere, Euskal Herri osoaren itzala irabazi zuen.”

Bernardo Atxaga

Idazlea

“Estamos, efectivamente, ante un hombre que se ve obligado a emigrar y que, lejos de su tierra natal, acosado por la nostalgia, escribe un poema en el que, dirigiéndose a un árbol, habla de otro. Al difundirse el poema, el nogal de Errekalde se convierte para muchos en un árbol singular, mas valioso que otros, mas significante, símbolo de la nostalgia del emigrante.

…Por eso se transforman los lugares. Por eso cobran valor. Porque retienen ideas y pensamientos. Porque retienen vida”.