Bertsolariak eta aktoreak etorri ziren Pasai Donibanera, “Ombuaren Itzala”ren aurkezpena girotzera

Patxi Bisquert zuzendaria, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar aktoreek parte hartu zuten, baita ere Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Jon Maia ekitaldiaren gidari aritu zen.

GORA HERRIAK kultur ekitaldiaren barruan antolatu zen, Pello Mari Otaño bertsolari-poetaren historia aurkezteko.